Uztailaren 31an ospatu den igerialdian Peru Alfaro bigarren izan zen. Bere aurretik Bidasoa XXI Igeriketa Taldeko Alvaro Vicente sartu zen.
Peru, irailean izango den Espainiako Triatloi Txapelketa prestatzen ari da eta atsedenaldi txiki baten ondoren berriro ere gogoz entrenatzen ari da. Txapelketa hontan lortutako emaitzak berriro ere forma errekuperatzen ari dela pentsarazten digu.
Peruz gain, Hernani Igeriketa taldeko kide gehiago aritu ziren, batzuk denboraldi amaiera gisa, eta beste batzuk entrenamendu gisa.

Zorionak Peru ! Zorionak Ekipo !
0 Erantzunak to “PERU ALFARO 2. 2009KO GETARIA-ZARAUTZ IGERIALDIAN”