Uztailaren 15etik 18ra bitartean Ourensen ospatu den Espainiako Udako Junior Txapelketan bikain aritu dira Hernaniko igerilariak.Alazne Egiazabalek lehen aldiz hartu du parte txapelketa hontan eta egindako denbora bere onena ez den arren, positiboki baloratu behar da, minima bera lortzea izan baita denboraldiko bere helburu nagusia.
Maitanek aldiz 3 frogatan jardun du, hiruretan goizeko klasifikatorioak pasa eta finaletan sartuz.
Ostegunean 100 Bizkar frogan 1′ 06” 19ko denborarekin 6. postua lortu ondoren, ostiralean 50 Bizkarreko finalean denbora onenarekin atera zen. Azkenean Euskadiko 16 urteko errekorra bitan hautsi ondoren brontzezko domina lortu zuen froga hontan.
Larunbatean, azkenik, 200 bizkar frogan bere denbora hobetzea lortu zuen bainujantziarekin izandako arazo bat tarteko.
Txapelketa hau amaituta, asteartetik aurrera Las Palmas-en izango dira Espainiako Absolutu mailako Txapelketan. Bertan Maitane 50 eta 100 bizkar frogetan arituko da eta helburu nagusia 50 bizkar frogan B finalean sartzea izango da.
ZORIONAK biei !
0 Erantzunak to “IGERIKETAKO ESPAINIAKO UDAKO JUNIOR TXAPELKETA 2009”