21
Urt
10

WEB ORRIA | PAGINA WEB

 

 

 

Web orria hona berbidali dugu erabilgarriagoa izan dadin. Antolaketa berdina da.

Entrenamenduak jasotzeko sartu “bezeroak” atalean.

________________________________________________________________

Hemos redireccionado la página web para que sea mas manejable. La organización es la misma.

Para recibir los entrenamientos pulsa en “clientes”.

La traducción al castellano estará completada en breve.

01
Abu
09

PERU ALFARO 2. 2009KO GETARIA-ZARAUTZ IGERIALDIAN

Uztailaren 31an ospatu den igerialdian Peru Alfaro bigarren izan zen. Bere aurretik Bidasoa XXI Igeriketa Taldeko Alvaro Vicente sartu zen.

Peru,  irailean izango den Espainiako Triatloi Txapelketa prestatzen ari da eta atsedenaldi txiki baten ondoren berriro ere gogoz entrenatzen ari da. Txapelketa hontan lortutako emaitzak berriro ere forma errekuperatzen ari dela pentsarazten digu.

Peruz gain, Hernani Igeriketa taldeko kide gehiago aritu ziren, batzuk denboraldi amaiera gisa, eta beste batzuk entrenamendu gisa.

peru_alfaro_getaria_zarautz_001

Zorionak Peru ! Zorionak Ekipo !

27
Uzt
09

Igeriketako Udako Espainiako Txapelketa Absolutua 2009

Uztailaren 21etik 24ra bitartean Udako Espainiako Txapelketa Absolutua ospatu da Las Palmas-en.

irteeranBertan Hernani Ke-ko Maitane Damborena egon da lehiatzen. Alazne ere gurekin etorri da Ourenseko Txapelketan lehiatu ondoren. Maitane, 100 eta 50 bizkar frogetan aritu da.

Astearte goizeko 100 bizkarreko sailkapen saioan 15. postua lortu du eta honenbestez, arrtsaldeko B finalean lehiatzeko txartela lortu. Oso pozgarria izan da. Gainera, bere 100 metroko denbora onena 1′ 05” 93 an utzi du (piszina luzean). Arratsaldeko saioan aldiz, bainujantziarekin azken momentuan izandako arazo bat medio, ezin izan du goizeko denbora berdindu eta azkenean 16. postua bereganatu du.

Ostegunean aldiz, 50 metroko froga ospatu da. Froga hontan aste tèrdiko txapelketa jarraia nabarmendu da eta ezin izan du finalean sartu.

Pertsonalki, oso gustora nago txapelketa hontan Maitanek egindakoarekin. Bera juniorra dela kontuan izanda, bertan parte hartzeko denbora minimoak gainditu zituelako eta bertan eman duen maila oso ona izan delako.

Zorionak Maitane! ( Oporrak ondo irabazi dituzu ! )

Aipamenak

19
Uzt
09

IGERIKETAKO ESPAINIAKO UDAKO JUNIOR TXAPELKETA 2009

CTO ESP JUN VER 2009Uztailaren 15etik 18ra bitartean Ourensen ospatu den Espainiako Udako Junior Txapelketan bikain aritu dira Hernaniko igerilariak.
 
Alazne Egiazabalek lehen aldiz hartu du parte txapelketa hontan eta egindako denbora bere onena ez den arren, positiboki baloratu behar da, minima bera lortzea izan baita denboraldiko bere helburu nagusia.
 
Maitanek aldiz 3 frogatan jardun du, hiruretan goizeko klasifikatorioak pasa eta finaletan sartuz.

Ostegunean 100 Bizkar frogan 1′ 06” 19ko denborarekin 6. postua lortu ondoren, ostiralean 50 Bizkarreko finalean denbora onenarekin atera zen. Azkenean Euskadiko 16 urteko errekorra bitan hautsi ondoren brontzezko domina lortu zuen froga hontan.

Larunbatean, azkenik, 200 bizkar frogan bere denbora hobetzea lortu zuen bainujantziarekin izandako arazo bat tarteko.

 
Txapelketa hau amaituta, asteartetik aurrera Las Palmas-en izango dira Espainiako Absolutu mailako Txapelketan. Bertan Maitane 50 eta 100 bizkar frogetan arituko da eta helburu nagusia 50 bizkar frogan B finalean sartzea izango da.
ZORIONAK biei !



INDARTUZ P.F.

EGUTEGIA | Calendario

Urtarrila 2012
M T W T F S S
« Urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

ARTXIBOA | Archivo

ESTATISTIKAK | Estadísticas

  • 9,718 bisita | visitas

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.